MUSIKA

GUADALUPE PLATA - THE WEAPONS
GUADALUPE PLATA - THE WEAPONS
Aste NagusiaGuadalupe Plata – The Weapons
Eguna/Ordua
2014/08/23
larunbata
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10 EUR (Kafe Antzokia)
Sarrera erosiGUADALUPE PLATA

- Urteko disko independienterik onenari Impala saria
- Urteko disko eta kontzertu onenari Ruta 66 aldizkariaren saria
- Musika modernoko talde onenari 'Ojo crítico' saria

Guadalupe Plata Andaluziako taldeak izen bereko diskoa dakar besapean. Psycobilly-blues-rock zikin eta iluna egiten dute, Hound Dog Taylor, Billy Childish eta Captain Beefheart talde klasikoen soinuetan oinarrituta. Diskoan 13 kanta bildu dituzte. Hainbat sari jaso dituen talde berezia dugu Guadalupe Plata. Berriki IMPALA saria jaso dute urteko disko independienterik hoberenagatik. Honez gain, Ruta 66 rock aldizkariak disko eta zuzenekorik hoberena izendatu dituzte taldearen lanak. Bestetik 'Ojo Crítico' sari ospetsua ere jaso dute. Hirukote honek jorratzen duen blues eta rock musika berezia da, bakarra.

THE WEAPONS

The Weapons taldea Bilbon sortzen da hirukote moduan, ahotsa eta gitarra, kontrabaxua eta bateria erdian jotzen. Gaur egun taldea laukote bilakatu da bigarren gitarra jotzaille baten sarrerarekin. Neo-rockabilly eta Psychobilly estiloak jorratzen dituzte eta taldekideen artean Los Temblores, The Boogie Punkers edota Juke Box Racket moduko taldeetan aritutako lagunak aurkitzen ditugu. 'Evil Inside' deitzen da taldearen lehenengo diskoa eta Carlos Creatoren eskutik grabatu zuten Rockstudiosen. The Dictators, Riff Truckers, 13 Bats, Zodiacs, El Inquilino Comunista edota Sonic Trash moduko taldeekin aritu dira. Berriki, 2014ko maiatzean, 'Rockein' lehiaketaren irabazleak izan dira.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago