MUSIKA

MORELAND&ARBUCKLE
MORELAND&ARBUCKLE
KontzertuakMoreland & Arbuckle
Eguna/Ordua
2014/07/08
asteartea
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com).
Goiko Aretoa

Sarrera erosiMoreland & Arbuckle

Aaron Moreland gitarristak eta Dustin Arbuckle harmonika jotzaile nahiz abeslariak hamarkada luzea daramate sustrai amerikarreko musikaren mugak aztertzen. Bide horretan, Moreland & Arbucklek Deltako blues-a, folka, rocka, country tradizionala eta soul-a nahasten dituen soinuak sortu diztuzte. 2001ean ezagutu zuten elkar Kansas-eko Wichita clubeko mikrofono ireki saio batean.

Euren azken diskoak, '7 Cities' izenekoak, Coronado esploratizale espainolaren istorioa kontatzen du: Kansaseko Urrezko 7 Hiriak bilatzen jardundakoan gertatutakoak, hain zuzen ere. Disko honetan gainera, Kendall bateria jotzailea eta abeslaria batu zaie.
Arbuckleren hitzetan erabiltzen dituzten instrumentuek bihurtzen dituzte talde berezia: "rockeko taldeak ez dira gitarraz, harmonikaz eta bateriaz osatuta egoten".

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago