MUSIKA

MINYO CRUSADERS
Minyo Crusaders

Katsumi Tanaka (gitarra), Moe (teklatuak), Freddy Tsukamoto (ahotsa), Koichiro Osawa (saxofoia), Mutsumi Kobayashi (bongoak), Sonoo (tinbalak), Naoya Madokoro (kongak), Yusuke "Peach" Noguchi (tronboia), Toshio "Digi" Fujino (baxua)

2012an Tokion sortua Katsumi Tanaka gitarristaren eta Freddie Tsukamoto abeslariaren eskutik, taldeak ?min'y?? izeneko japoniar abesti herrikoiak biziberritzea du helburu. Japoniako folklore-musika hau gainbeheran egon da hainbat hamarkadatan, eta haiek erritmo latino, afrikar, karibetar eta asiarrekin uztartu dute. Duela ehunka urte Japoniako langile-klaseak, besteak beste, arrantzaleek, ikatz-meatzariek eta sumo borrokalariek abestutako min'y? kanta haiek ahanzturan geratu dira, nahiz eta, Katsumi Tanakaren hitzetan, japoniarren DNAn errotuta dauden oraindik.

Taldearen lehen diskoak, Echoes of Japan (2017), oso harrera ona izan zuen Japonian eta 2019an banatu zen nazioartean. Jarraian, aurreneko bira egin zuten Europatik, eta hainbat jaialditan ere aritu ziren. 2022az geroztik, 20 herrialde baino gehiagotan aritu dira, eta Japoniako eszenaren ordezkari dinamikoena bilakatu dira behin betiko munduko musiketan.

Minyo Crusaders oso talde interesgarria da agertokian ikusteko, bere kontzertuak dibertigarriak dira eta energia kutsakorrez beteta daude. Nipondarrak min'y?az baliatzen dira munduko musika-tradizio desberdinak esploratu eta fusionatzeko, folklore japoniarra publiko berrietara eramateko, eta musikak muga eta belaunaldiak nola gainditu ahal dituen erakusteko.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
23
Uztaila
Asteazkena
Frigo Gunea
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago