MUSIKA

MIKE FARRIS AND THE ROSELAND RHYTHM REVUE
MIKE FARRIS AND THE ROSELAND RHYTHM REVUE
KontzertuakMike Farris And The Roseland Rhythm Revue
Eguna/Ordua
2016/06/11
Larunbata
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
*Ia hiru orduko show berezia

Aurresalmenta: 20 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 24 EUR

Sarrerak erosi

MIKE FARRIS AND THE ROSELAND RHYTHM REVUE
“Shine For All The People” Tour

Mike Farris gaur egungo hegoaldeko rockaren ordezkari entzutetsuenetako bat bilakatu da. Lucinda Williams edo Steve Earle bezala, Mike Farris, Tennesseeko Nashville hiriaren hegoaldeko mendietatik dator. Bere ibilbidea hasi zuen Screamin' Cheetah Wheelies taldeko konposatzaile nagusi moduan, beraien izen bereko debutak Billboardeko zerrendetan 40. postua lortu zuen eta bigarren iraupen luzekoak, “Magnolia” izenekoak, kritika eta entzuleen errespetua irabazi. Egiazkoa eta benetakoa gutxik bezala, bere bakarkako ibileran espiritual musika beltz tradiziozkoena berrinterpretatzen eta berraurkitzen hasi zen, bere hegoaldeko soul nahasketa zaharra gehituz. Hainbat sariren irabazle, 2015ean gospel erroetako disko onenari GRAMMY saria jaso zuen “Shine For All The People” lanarengatik. Bira berri honetan “An evening with Mike Farris and The Roseland Rhythm Revue” izeneko show elektrikoa aurkeztuko du, 70 minutuko bi zatiz osatua, eta bere ibilbideko hiru bakarkako lanen errepasoa egingo bai eta kanta akustikoak zein rhythm and blueseko klasikoen bertsio indartsuak ere.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago