MUSIKA

MIGUEL ÁNGEL ACEBO
Miguel Ángel Acebo

Miguel Ángel Acebok kontzertu bat emango du abenduaren 22an, Victoria Eugenia Club-ean, Musika Garaikidearen XVII. Zirkuituaren baitan. 

Alexander Scriabinek (1872-1915), emanaldiaren hari gisa, bere musika ekoizpenean ez ezik, orain Oxford University Pressek argitaratutako koadernoetan atzeman daitekeen mundu poetikoan oinarritutako proposamena egitea ahalbideratzen du. Koaderno horietan, konpositoreak bere ideia filosofikoak zirriborratzen zituen marrazki, poema, eskema konplexu, plano kosmiko eta era askotako testuen bidez. Egitarauan bere azken garaiko bi pieza entzun ahal izango dira, mistikoenak eta ausartenak; honez gain, gaur egungo lau konpositoreren lanak ere bilduko ditu, modu batera edo bestera, Scriabiniar mundura edo errusiar konpositorearekin lotutako tradizio esoterikoetara hurbilketa bat egin dutenak.

Egitaraua:

Laberinto de silencios (2012), Jesús TorresPoème-nocturne op. 61 (1911), Alexander ScriabinAda?a (2023), Jon EsnaolaLo fijo y lo volátil (1994), José Manuel López Balada n.1 Pierre Boulez in memoriam (2017), Gabriel ErkorekaVers la flamme op. (1914), Alexander ScriabinMysterium (2026), Francisco Domínguez


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
22
Abendua
Asteartea
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago