Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Aurresalmenta: 15 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com) *ESKAINTZA BEREZIA: Lehenengo 50 sarrerak 10EURtan daude eskuragai. “Bihar kontzertura” programaren babesarekin.
Txarteldegia: 18 EUR
METZ
“METZ II” disko berriaren aurkezpena
Metz taldeak lehen aldiz bisitatuko gaitu bere disko berria aurkezteko, “METZ II”. “METZ” (2012, Sub Pop) debut-diskoarekin munduaren erdiaren arreta erakartzea lortu zuten; energia hutsa erakutsi ziguten bertan, eta kontzertuetan frogatzen jarraitzen dute; gaur egun ikus daitekeen rock zuzenekorik onenetarikoa dute Kanadakoek.

