MELENAS - XIV. ANDOAINGO ROCK JAIALDIA
Melenas, Iruñeko Nébula taberna txikiaren inguruan jaiotako taldea da eta berehala gehien jotzen duen taldeetako bat bihurtu da beren reverbcore-arekin. Zeresana eman du garage pop eszenan sona handia lortuz.
Taldearen debut albumak bi edizio agortu zituen Espainian eta Trouble In Mind Records zigiluaren eskutik berrargitaratu da nazioartean.
Gitarrez eta reverdun ahotsez betetako abestiak, estilo propioa duen pop atenporala da, freskoa eta, aldi berean, tradizio handikoa: Oihanaren ahotsa armoniak, Leireren baxu lerro idartsuak, Mariaren teklatu azidoak eta Lauraren Lindy Morrisonen gisako bateriak fuzz eta phaser txinpartadunez apaintzen dira. The Feelies, Stereolab eta C86 gogoan.
Agertoki ugaritan izan dira: Primavera Sound, FIB, LOW, BBK Live, AEBetako Austinen egiten den SXSW, Groningeneko Eurosonic eta Glasgoweko Freakende besteak beste.
?Dias Raros? da beraien lanik berriena, Elsa/Snap eta Trouble in Mind diskoetxeen arteko elkarlan gisa argitaratutakoa.
Segur aski asko interesatuko zaizu...