MARCUS KING BAND
Marcus King Band

Marcus King (gitarra, ahotsa), Drew Smithers (gitarra), Jack Ryan (bateria), Mike Runyon (teklatuak), Eric Vogel (baxua)

Marcus Kingek zintzotasunez aurre egiten die atsekabeari, adikzioari eta osasun mentalari bere musikan. Bere ahotsaren bibratoari min dardaratia dario, eta alkoholetan blaitutako damuz eta hotel bakartietan egindako akatsez beteta daude bere esatekoak. Greenvillen (Hego Carolina) jaio zen eta Grammy sarirako izendatua izan da laugarren belaunaldiko musikari hau. Zortzi urterekin hasi zen gitarra jotzen, aita eta aitona gitarristen urratsei jarraituz. The Marcus King Band gisa milaka kilometro egin ditu errepidean, eta interpretazio-trebetasun paregabea erakutsi du.

2020an, El Dorado bakarkako debuta grabatu zuen Dan Auerbachekin batera; americana-album onenaren Grammy sarirako hautagai izan zen, hari esker. Besteak beste Chris Stapleton, Greta Van Fleet eta Nathanial Rateliffekin aritu da kartel-buru gisa. Stagecoach jaialdian eta beste batzuetan ere aritu da. Osasun mentaleko hainbat ekimen jarri ditu martxan; tartean, gitarren enkante bat, MusiCaresekin lankidetzan. Demagun bataioaren une hori zeinetan urak bizitza oso bateko bekatuak eta degradazioa desagerrarazten dituen eta geratzen den bakarra oihu primario berpiztu baina ezin errealago bat den; bada, horixe bera dirudi bere 2024ko Mood Swings albumak. Badirudi haragi bizitan atera duela bere arima Kingek bere baitatik bihotz hautsi horren bitartez eta diskoan islatu duela Rick Rubinen begiradapean. Oraingo honetan, ahotsa da protagonista eztabaidaezina, eta harekin maiz lotu izan den gitarra fidela bigarren mailan dago (nolanahi ere, shredding zirraragarriak ez dira falta inondik ere). Dena oso iluna bazirudien arren, Marcusen ahotsaren indarrean itxaropena sentitu beste erremediorik ez dago.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA MADRID ...
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Asteazkena
Victoria Eugenia Antzokia
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago