MARC RIBOT CERAMIC DOG
Marc Ribot Ceramic Dog
Marc Ribot Ceramic Dog

Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (baxua, elektronikoa), Ches Smith (bateria, elektronikoa)

Marc Ribot, 1954an New Jerseyn jaioa, azken hamarkadetako asmamen eta sormen handieneko gitarristen artean dago, konpositorea eta abeslaria izateaz gainera. Bere musika esperimentazioaren eta inprobisazioaren munduari lotuta dago beti, eta erabateko askatasunetik abiatzen da, eta zaletasun berezia erakusten du rock gordin, zuzen eta zaratatsuarekiko.

Ribotek gitarra klasikoa ikasi zuen, baita soula ere, Rufus Thomas eta Solomon Burke musikariekin batera jotzen. Bere garaian, John Lurierekin eta Lounge Lizars taldearekin finkatu zituen bere estiloaren oinarriak. 40 urtetik gorako bere ibilbide luzean artista gailenekin kolaboratu du, tartean, Tom Waits, Laurie Anderson, McCoy Tyner, Marianne Faithfull, Alan Toussaint, Caetano Veloso, Jamaaladeen Takya, Sun Ra, Norah Jones, Elvis Costello, Iggy Pop, T-Bone Burnett, David Sylvian, Arto Lindsay, David Hidalgo, Vinicius Cantuaria, Marisa Monte, Andrés Calamaro... New Yorkeko eszenan ohikoa, bere lagun John Zornekin batera aritzen da, eta kide izan da, besteak beste, The Jazz Passengers, Los Cubanos Postizos eta The Lounge Lizards taldeetan.

Ceramic Dog ?post-rock power trio? bat da, free, punk, funk eta musika esperimentaleko talde bat. 2008an argitaratu zuten lehen lana, Party Intellectuals; gero Your Turn (2013), YRU Still Here? (2018), Hope (2021) eta azkenik Connection (2023), 60. Jazzaldian aurkeztuko duten diskoa.

Musikari berezia eta sailkaezina da Ribot, teknika harrigarriaren eta, antza, azkenik ez duen sormenaren jabe, eta bere kontzertu zoragarriekin ?beti ustekabean harrapatzen gaituztenekin? harritzeko, probokatzeko, gugan gogoeta eragin eta dibertsioa pizteko gai da. Hala, bere ibilbide osoa aitortzeko eta gure Jaialdira etorri den bakoitzean eskaini dizkigun kontzertu handiak eskertzeko, Donostiako Jazzaldia Saria emango diogu Marc Riboti.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
12:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago