MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MANEZ ETA KOBREAK
Thierry Biscary
Manez eta Kobreak

Manez Thierry Biscary-ren (1976, Anhauze, Behe Nafarroa) izen artistikoa da. Talde ezberdinetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan...) kantatu ondoren, Thierryk bere kantu propioak aurkezten ditu Manez eta Kobreak taldearekin. Bertan, barru-barruko testigantzatik abiatuta, senide, bizilagun, lagun eta ezagunen pasadizoak kontatzen ditu. Abeslariak poeta eta bertsolariei eskatu die elezahar eta kondaira horien letra idaztea. Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euskitze, Aurelia Arkotxa zein Itxaro Bordak hezurmamitu dituzte hainbat pertsonaia, eta horien eskutik, kontzertuak herri poetiko bat eskaintzen du, egiazkoa zein asmatutakoa, sentimenduz betea. Manez metalezko musika jotzaileekin dator (Ana Telletxea, Fermín Garaikoetxea 'Mintxo', Vianney Desplantes, Bixente Etchegaray, Laura Etchegoyen, Mixel Ducau), kobreak jotzeaz gain kantariak direnak, Behe Nafarroko koblakarien erara, Garaziko Ramuntcho orkestaren estiloa jarraituz. Taldearen musika tradizioan oinarritzen da eta aldi berean, doinu berrien freskotasuna eta txistukatzen diren kantuen bizitasuna dauka.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
THIERRY BISCARY
Thierry Biscary Kalakaneko kide ohiak aitak utzitako ahozko ondarea bildu du Manex eta Kobreak izenaz sinatu duen lehenengo d... (gehiago irakurri)
THIERRY BISCARY
Thierry Biscary Kalakaneko kide ohiak aitak utzitako ahozko ondarea bildu du Manex eta Kobreak izenaz sinatu duen lehenengo d... (gehiago irakurri)
THIERRY BISCARY
Thierry Biscary (Anauze, Behe Nafarroa, 1976) bezalako musikariek argi uzten dute euskal sustraiko musika erabat unibertsala ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago