MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MAITE LARBURU TRIO
Maite Larburu Trio
Maite Larburuk atzean laga zituen Amsterdameko hiru bosturtekoko bizipenak Hernanin finkatu zenean. Bertan du operazio-basea 2018tik, ‘Krak’ deritzon bakarkako 2. diskoan Raymond Carverren poemei, antzerki-gidoiei (‘Amua’) eta baserri batean aurkitutako bertsoei ahotsa eman dien artistak.
Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da Krak diskoa: pitzaduraz pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa. Maite Larbururen laugarren lan honetan (bigarren bakarkakoa ere bada Neighbor bikotearen bi diskoen ondotik) Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak izango dira zuzeneko lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzte, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko eta biolinez lagunduko du Larburuk bere ahotsa. Ahotsa, musikarien jostun lanabes nagusia; gu guztion gorputz krakatekoak adabatzeko ahalmena duena.
Maite Larburu Trio
Maite Larburu Trio
Maite Larburu Trio
Maite Larburu Trio
Maite Larburu Trio
Maite Larburu Trio

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago