MADISON MCFERRIN
Madison McFerrin

Madison McFerrinek Scorpio diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Madison McFerrin, Bobby Macferrin jazz kantari ospetsuaren alaba eta Taylor McFerrin ekoizle eta musikariaren arreba, Estatu Batuetako etorkizun handieneko abeslari berrietako bat da, eta badaki nola nahastu iragana kontatzeko modua XXI. mendeko soinuekin.

Berklee Collegen ikasi zuen, eta bere ikasle garaietan ikasketak zein kritika musikaleko 100 Albums. 100 weeks bloga bateratzeaz gain, hainbat proiektuetan elkarlanean aritu zen, esate baterako, Cosmodrome funk-soul taldean edo Binary Soul hip-hop eta elektronika taldean. Gero, soul-jazzeko dozena erdi single eta hiru EP kaleratu zituen bakarka, a capella: Founding Foundations Vol. 1 (2016), Founding Foundations Vol. 2 (2018) eta You & I (2019). 2023an bere lehen diskoa, I Hope You Can Forgive Me, argitaratu ondoren, Scorpio albuma kaleratu du eta laudorio izugarriak jaso ditu. Flood Magazineren arabera, ?bere instrumentua ahotsa da, zeina buklean gainjarrita dagoen soul ezti eta funk harmonia alaiak a cappella sortzeko, eta ez dago horien parekorik egungo popean?.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Otsaila
Asteazkena
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago