MUSIKA
Testua: Kmon

LA CORTE DE FARAÓN
La Corte de Faraón
'La Corte del Faraón' historiako zarzuelarik ezagunenetakoa da. Eszenatokietara itzuli da, Sasibil Abesbatzarekin eta Josean Garcíaren zuzendaritzapean, besteak beste 'Son las mujeres de Babilonia' kantu arras historikoarekin.

Egiptoko herri osoa egon da Putifar jeneral garailearen etorreraren zain, eta errege-erreginek Lota eskaini diote opari, neskatxa gazte bat, ustez garbi eta aratza. Baina ez dakite Putifar zauritu egin dutela gerran, eta une txarrenean dagoela ezkontza ondorengo lanak egiteko. Hori dela-eta, soldadu hurbilenek esklabo gazte bat ekartzen diote emaztea entreteni dezan eta senarrari dagozkion betebeharrak bete ditzan.

La Corte de Faraón zarzuelako musika-piezarik ezagunena Son las mujeres de Babilonia kuplea da, hots, "Ay ba, Ay ba, Ay babilonio que marea?" dioen hura.

Aktore talde handia izango da zarzuela honetan, eta denen buru Elisa di Prieto, Marife Nogales, Alicia Montesquiu, Facundo Muñoz, Rafael Álvarez de Luna eta Sasibill balleta, orkestra eta abesbatza, denak ere Arkaitz Mendozaren esanetara musikari dagokionez, eta Josean Garcíaren arte-zuzendaritzapean.

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago