MUSIKA
Testua: Guggenheim Bilbao Museoa

KRAFTWERK
The catalogue - 1 2 3 4 5 6 7 8
KRAFTWERK
2016-10-10
Guggenheim Bilbao Museoak musika elektronikoaren aitzindari Kraftwerk talde alemaniarraren zortzi kontzertu hartuko ditu 2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean; horrela emango zaie hasiera Museoaren 20. urteurrenaren ospakizunei. Elkarren segidako zortzi gauetan The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du taldeak Museoko Atrioan.

Emanaldi horiek taldearen soinua eta ikusizko esperimentazioak aztertuko dituzte, ordena kronologikoan, eta taldearen zortzi maisulan klasikoak laguntzeko hiru dimentsioko ikusizko efektuak baliatuko dituzte.

Lehenengo gauean Autobahn, lehen diskoa, aztertuko dute oso-osorik eta hurrengo gauetan argitaratutako ordenari jarraituko diote; horrez gain, beste konposizio batzuk ere joko dituzte, ospe handiko beste disko batzuetakoak. Soinua eta hiru dimentsioko proiekzioak uztartzen dituzten kontzertu horiek taldearen lau hamarkadetako ibilbidea eta tarte horretan egindako berrikuntza musikal eta teknologikoak agerian ipiniko dituzte.

Hona hemen kontzertuen eta diskoen ordena:

  • Autobahn (1974) – urriak 7
  • Radio-Activity (1975) –urriak 8
  • Trans Europe Express (1977) – urriak 9
  • The Man-Machine (1978) –urriak 10
  • Computer World (1981) – urriak 11
  • Techno Pop (1986) – urriak 12
  • The Mix (1991) – urriak 13
  • Tour de France (2003) – urriak 14

Sarrerak

Doctormusic.com eta ticketmaster.es webgunean, Fnac dendan, Viajes Carrefour-en, Halcón Viajes-en eta Ticketmaster  sarearen beste salmenta-leku batzuetan, bai eta 902 15 00 25 telefonoan. Prezioa 70 eurokoa izango da (ez daude barne banaketa-gastuak). Gehienez lau sarrera erosi ahalko dira lagun bakoitzeko. Kraftwerk taldeak eskatu du erosle bakoitzak kontzertu bakar baterako sarrerak baino ez erosteko aukera izan dezan. Horrez gain, sarreretan eroslearen NAN zenbakia azalduko da, eta pertsona hori bertaratu behar izango da bera eta lagunak kontzertura sar daitezen.

Taldea
Kraftwerk musika elektronikoaren aitzindari izan ziren eta askotariko musika-generoetan eragina izan dute, besteak beste, elektroan, hip hopean eta teknoan. Mundu osoan ezagunak dira eta lau hamarkadetako ibilbidea dute; gaur egun, Kraftwerk XXI. mendeko soinu-banda digitalaren egiletzat jotzen dira.
Espainian Kraftwerk 3-D – The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8 Doctor Music-ek eta Get In-ek ekoitzi dute, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK
KRAFTWERK

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago