MUSIKA

HILARIO RODEIRO QUINTETO
Hilario Rodeiro Quinteto

Hilario Rodeiro Quintetok Pausa jazz diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Pausa barneko lasaitasunaren, isiltasunaren alegatua da. Bobo Stenson edo Mats Eilertsenen jazz europarra du inspirazio iturri Hilario Rodeirok, musika tradizionala eta jazz modernoa uztartuz, iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa balitz bezala, 2024ko diskorik barnerakoi, liluragarri eta misteriotsuenetako batean.

Gordon Lee, Ilja Reijngoud, Bob Sands eta Deborah Carter artisten kolaboratzailea, Euskal Herrian bizi den bateria jotzaile, ekoizle eta konpositore galiziar honek dantza garaikidearen mundura ere zabaldu ditu bere konposizioak.

Juan de Diego (tronpeta), Mikel Andueza (saxu altua), Julen Izarra (saxo tenorra eta sopranoa), Kike Arza (kontrabaxua), Hilario Rodeiro (bateria eta musika-konposizioa)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
27
Otsaila
Ostirala
Ernest Lluch K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago