David Xirgu bateriak, Dani Perez gitarrak eta Gorka Benitez saxofoi jotzaileak osatzen dute hirukoa. Gorka benitez Bartzelonan bizi den bilbotarra Espainiar estatuko saxofoi jotzaile apartenetakotzat jotzen dute jazz adituek. “Estatuan gaur egun dagoen jazz istorio kontalari onena da eta nazioartea dagoen ahots trinkoenetakoa”, diote.
Gorka Benitez saxofonista. Argazkia: Daniel Escale
Ohikoa da saxoaren artista klub onenetako afitxetan agertzea, bai eta munduko jazz estudio onenetan ikustea ere. Frontmanen artean sona handienetakoa duen artista da, Europan zein Ameriketan. Entzulea emozionatzea eta jendea bereganatzea lortzen du.

