FRED HERSCH
Fred Hersch

Silent, Listening bat-bateko ekarpen handia da ECMk urteetan zehar pilatu duen piano soloen grabaketen bilduma zabalean. Fred Hersch estatubatuarrak ondu du, egungo piano-jotzaile inprobisatzaile bikainenetako bat denak. Albumak zazpi pieza original barne hartzen ditu, baita gustu handiz aukeratutako estandar sorta bat ere, tartean, Billy Strahornen Star-Crossed Lovers, Sigmund Rombergen Softly, As In A Morning Sunrise, Alec Wilderren Winter Of My Discontent eta Russ Freemanen The Wind, guztiak ere Fred Hershen kontzentrazio, sentiberatasun eta graziazko koktel horrekin interpretatuak. Manfred Eicher ekoizlearekin izandako elkarlan estuaren fruitua da lana, Luganoko estudioko akustika ezin hobean sortua; albuma 2023ko maiatzean grabatu zen.

Fred Hersch (pianoa)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Maiatza
Asteazkena
Victoria Eugenia Club
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago