FEDERICA MICHISANTI QUARTET
Federica Michisanti Quartet

Federica Michisanti (kontrabaxua), Louis Sclavis (klarineteak), Vincent Courtois (biolontxeloa), Michele Rabbia (bateria)

Federica Michisantik Italiako talentu berri onenaren Top Jazz saria lortu zuen, baita SIAE sari berezia ere konposizioaren arloko ikerketaren originaltasunagatik. Hala, horrek eraman zuen, bi urtez jarraian, haize trio batek osatutako bere taldea zuzentzera; taldeari, Italiako Una Striscia di Terra Feconda jaialdiaren barruan, aparteko gonbidatu bat gehitu zitzaion: Louis Sclavis, musikari gailena eta konpositore birtuosoa.

Horrela sortu zen Federica Michisanti Quartet, Federica Michisanti kontrabaxu italiarrak eta Louis Sclavis klarinetista frantsesak osatua, Europako Jazzaren eszena garaikidean gailendu diren beste bi musikari apartekin batera: Vincent Courtois frantsesa biolontxeloan eta Michele Rabbia italiarra baterian.

Laukoteak Michisantiren konposizioak interpretatzen ditu, Europako musika klasikoaz eta abangoardiako Jazzaz elikatutako soinu ezaugarriak darizkiena, bat-bateko inprobisazioari eta bateriaren ekarpenari lekua eginez.

Garrantzizko informazioa Chillida Lekurako

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Ostirala
Chillida Leku
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago