

EXIB Música musika-azoka bat da eta urtean behin egiten da, Bilbon. Azoka honek toki berean elkartuko ditu musika kolektibo iberoamerikarra eta musikaren arloko profesional europarrak.
NBEren kalkuluen arabera, Iberoamerika % 3,9ko hazkuntza potentziala duen eskualde bat da eta 700 milioi biztanle inguru ditu eskualdea osatzen duten 22 herrialdeetan. Eskualde honetan, hainbat etnia eta kultura daude, eta gaur egun, gaztelaniaz eta portugesaz aparte, 50 milioi pertsonak 340 bat hizkuntza hitz egiten dituzte eta 200 musika-erritmo baino gehiago dauzkate. Errealitate honen inguruan musika-industria emankor bat sortu da bertako artista, teknikari, diskoetxe, areto, agentzia, jaialdi, ekoiztetxe, erakunde, eskola, merkatu eta proiektuekin, eta EXIB Música industria horretan parte hartzen duten guztientzako plataforma profesionala izango da. EXIB Músican beren errealitateak erakusteko, aukerak identifikatzeko eta beren ondasun eta zerbitzu musikalak eskaintzeko aukera izango dute Europaren eta munduaren arteko trukerako testuinguru egoki batean.
EXIB Música truke librerako beharrezkoak diren ondasunak, zerbitzuak eta ekoizpen-faktoreak barne hartzen dituen merkatu edo gizarte-esparru gisa antolatu da, eta urtean behingo hitzordu honetan gauzatuko diren jardueren helburua da ondasunen eta talentuen zirkulazioa bultzatzeko eta merkatu potentzialarekin kontaktuak izateko aukera berriak sortzeko gai den topaleku bihurtzea.
Urtero, Iberoamerikako musika EXIB Músican elkartuko da Europaren eta munduaren arteko trukea bultzatzeko.
http://exibmusica.com/eu/
Segur aski asko interesatuko zaizu...