MUSIKA

EMISIÓN DIRECTO DEL PROGRAMA EREMUZ KANPO (SALA SUPERIOR)
EREMUZ KANPO IRRATSAIOA ZUZENEAN (GOIKO ARETOAN) (EGUN ALDAKETA)
BesteEremuz kanpo irratsaioa zuzenean (goiko aretoan) (EGUN ALDAKETA)
Eguna/Ordua
2015/05/27
asteazkena
14:00

Antolatzaileak: Bilbo Hiria Irratia eta Gabriel Aresti euskaltegia

Udaberrian Bilbo Hiria Irratiak urteak betetzen ditu, aurten 18, euskaraz emititzen Bilbo handira FMko 96.0tik eta mundu osora bilbohiria.eus eta uriola.eus-etik. Eta ospatzeko hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu ditu. Haien artean, “Eremuz kanpo” zinemari buruzko irratsaioaren zuzeneko emisioa.
Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek astero beren kamera hartu eta zinema aretoetan ikusleari eremuz kanpo gelditzen zaizkion irudi mamitsu eta jakingarriak ekartzen dizkigute. Eta badakite, ondo jakin ere, kamera horretatik denetariko begiradak ateratzen: inoiz, gozo eta leunak, zuzendari edo aktoreren baten lana goratu nahi dutenean, eta inoiz, latzak eta garratzak, haien lanari aldrebesa irizten diotenean. “Eremuz kanpo” irratsaioak gai monografiko bat jorratzen du astean-astean eta, horrezaz gain, atal finkoak ere baditu, hala nola: Areto sarraskia (filmen gaineko kritika), Izar erorien tartea (behinola zinegintzaren gailurrean ibilitakoak egun zertan diren jakiteko), eta abar. Eta atal horietan guztietan zipriztinduta, zine irudi eta eszenak ikusarazten dizkiguten kantu eta soinu banda zirraragarriak.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago