MUSIKA

DJ SESSIONS 3
DJ Sessions 3
Hiru sesio egongo dira: 18:00 - The Beltza Weekend All Star DJs 19:30 - DLC KULTUR: Chica Tequila & Maisa Covaleda 22:00 - Budin

 

THE BELTZA WEEKEND ALL STAR DJS

Beltza Weekendeko planeten konstelazioak dj kabinetan ospe handien duten astronautetako bi bidali ditu izarren ekitaldi honetara. Sr Lobok, bere basakeria eta screamerrerako pasioarekin, eta Xabi Beltzak, goren mailako soularekin, goia joko dute Beltza Weekend espazio-ontzian.

DLC KULTUR: CHICA TEQUILA & MAISA COVALEDA La Chica Tequila

Biniloen bildumagilea eta 60ko hamarkadako erritmo tropikalekin maitemindua!!Iruñeko Tremenco & DLC KULTUR kolektiboko kidea.Bere Latin, Northern Soul & Funk saioetan atsedenik gabe dantzan jartzen du publikoa!!Abagune honetarako Boogaloo eta soul dibertigarriena jarriko ditu abian. Ez du inor axolagabe utziko!!

Maisa Covaleda

Maisa Covaleda kolonbiar jatorriko diziplina anitzeko artista da, kuradorea eta kudeatzaile sozial eta kulturala. Duela 25 urtez geroztik Nafarroan bizi da. Bere praktikak artea, musika eta kudeaketa komunitarioa uztartzen ditu, hainbat lurralde ameroiberikotan kultura eta sare soziala suspertu dituzten proiektuekin, memoria, lurraldea eta sorkuntza kolektiboaren arteko loturak ardatz hartuta.

Budin

Martín Armendáriz aka Budin. DJ nafar ospetsua eta biniloen bildumagile nekaezina 30 urtez baino gehiagoz. Hainbat kolektibotako kidea, tartean DLC Kultur, Tremenco Surco, Mambo Fango, Global Funk... Bere soinu gogokoenak: Jazz, Rhythm & Blues, Soul, Funk, Latin, Boogaloo, Cumbia,... Bere etiketa, ?Only Vinyl?.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
25
Uztaila
Ostirala
Nauticool
18:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago