DARIUS JONES TRIO
Darius Jones Trio

Darius Jones Triok Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Darius Jones saxofoi jotzaileak lan ikaragarria eratu du 2000 urtetik, eta, ziurrenik, bere koroarik preziatuena da lan berri hau. Jonesen konposizioetan apaindura gutxiko edertasuna dago, ia desafiatzailea, garai modernoetako krudelkerien eta ironien irudikapen bizia, baita horiekin batera doazen hauskortasunena eta malenkoniarena ere, eta horrek soinuen, irudien eta gogo-aldarte oso zehatzetan transmititzeko duen gaitasuna islatzen du.

Legend of e'Boi (The Hypervigilant Eye) Darius Jones konpositore eta saxofoi-jotzaile handiaren lan berri eta indartsua da. Gerald Cleaver bateria jotzailearekin (Jonesen kolaboratzailea aspalditik) eta Chris Lightcap baxu-jotzaile apartarekin hiru ahotsetako elkartasunean ?konpromisoz betetakoan? geratu dira agerian saxofoi-jotzailearen bi indargune artistiko handiak. Jonesen bost konposizio berri boteretsu eta No More My Lorden ?Alan Lomaxek Parchman Farmen (Mississippi) grabatutako kartzelako abestia? moldaketa deigarri bat.

Darius Jones (saxo altua), Gerald Cleaver (bateria), Chris Lightcap (baxua)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Azaroa
Igandea
Victoria Eugenia Antzokia
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago