CLAIRE MARTIN QUARTET + KOKTEL AFARIA
Claire Martin Quartet + koktel afaria

Claire Martin (ahotsa), Nikki Iles (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

Europako eszenan Jazz abeslari interesgarrienetakoa da Claire Martin. Nazioarteko kritikak goraipatua, bere talentua bost kontinenteetako agertokietan erakusteko aukera izan du.

BBCn aurkezle gisa egin duen ibilbide profesionalarekin batera, Claire Martinek era askotako proiektuetan parte hartu du, eta ahotsa eman die, besteak beste, RTE Orchestra, The Royal Northern Sinphony, The BBC Big Band eta BBC Concert Orchestrari.

Artista honen handitasunaren erakusgarri dira estudioan eta agertokian egin dituen kolaborazioak Kenny Barron pianista ospetsuarekin, eta Bill Charlap edo Django Bates bezalako beste Jazz musikari gailen batzuekin. Gainera, Jazz britainiarrean abeslari onentzat du The Timesek.

Claire Martinen estiloak Jazz klasikotik edaten du, baina konplexurik gabe sartzen da ñabardura modernoetan. Erreferentziazko ahotsetako bat da kontinente zaharreko Jazzean eta, zalantzarik gabe, dama handia da Jazz britainiarrean.

Koktel afaria

Esperientzia ongietorri kopa batekin hasiko da 20:00etan, 20:30ean Claire Martin Quarteten kontzertua eta, hura amaitzen denean, 21:30ean, koktel afari bat eskainiko da: kanape hotzak eta beroak, eta postrea, eta jatekoari laguntzeko, garagardoa, freskagarriak, ardo zuria, ardo beltza eta cava.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Osteguna
Maria Cristina hotela
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago