MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

BRAINSTORM
Brainstorm + Delion + Evil Hunter + Guadaña
Iluntasunaren zein oinazearen omenezko power-metalaren errazio odoltsuak biltzeko ikonografia beldurgarria erabiltzen duen Brainstorm aspaldiko laukote alemaniarraren kantuak entzun behar dituzte infernuan zeozer azkar eta melodiko nahi dutenean. Hamahirugarren diskoa plazaratu du, ‘Wall of skulls’.
Power metal gau ikusgarria Euskal Metal Festaren itzuleran. Brainstorm alemaniarrak Larratxora itzuliko dira 13 urte pasa ondoren. Haiekin Delion gasteiztarrak eta 2022ko errebelazioetako bat izan den Evil Hunter taldea, Jose Rubio buru dutela (Warcry ohia). Guadaña taldeak irekiko du kontzertua Cadizetik etorrita, agertokietan 10 urte baino gehiago aritu izana ospatuz.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago