BOJAN Z
Bojan Z
Bojan Z

Bojan Z (pianoa)

Bojan Z bezalako pianista bat agertzen denean bere hizkuntza artistiko bereziarekin ? hiztegi heldua da berea Jazzean, eragin balkanikoak darizkien dosi folkloriko sotilez blaitua? arrasto ezabaezina uzten du jotzen duen talde guztietan, eta, gainera, irauli egiten du Jazzaren panorama. Horixe gertatu zen Belgradeko natibo honekin; bere sormen musikala zabaltzearekin batera, bere abizena (Zulfikarpasic) laburtzea erabaki eta aitzindari bihurtu zen Jazza eta musika balkanikoa uztartzen. Bere konposizio zoragarriek, pianoa jotzeko ohiko moduetatik aldenduta, berretsi egiten dute Jazz pianista paregabe honen estatusa, baita eragin ugari bezain harrigarriak jaso dituen musikari gisa ere.

Texier, Portal eta Louraurekin, bere bandarekin, hirukotean eta bakarlari gisa; Bojan Zk jazzaldi ezagunetan jo du ?Montreal, North Sea, Paris, Kopenhage, Marciac, La Roque d?Anthéron...? baita kontzertu areto ospetsuetan ere ?Bartzelonako Palau de la Musica eta Vienako Konzerthaus besteak beste?. Sari ugari ere jaso ditu, esaterako Victoires du Jazz, Soul Shelter (2012) piano soloko diskoagatik, Frantziako Errepublikako Arte eta Letren Zalduna, Europako musikari onenaren Hans Koller saria, eta Frantziako Jazz Akademiak emandako Django Reinhardt saria.

Bojan Z hirugarren aldiz izango dugu Jazzaldian, lehendik aritua baita 2007an eta 2020an. Edizio honetan Balkanetako artista honek bi aldiz joko du, uztailaren 23an Pianoforte laukoteko kide gisa, eta uztailaren 24an San Telmo Museoko klaustro bikainean piano soloan. Pianorako aparteko dohainak dituen artista bikain honen musikarekin gozatzeko bi aukera, ahaztu gabe Europako Jazzaren egungo erreferentzietako bat dela.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Osteguna
San Telmo Museoa
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago