MUSIKA
Testua: Kmon

BIZITZA INPROBISATZEKO MUSIKA, IÑAKI SALVADOR
Iñaki Salvador
DONOSTIAKULTURAON (DK ETXEAN)
Bizitza inprobisatzeko musika, Iñaki Salvador

"Itxialdi honetatik barrura begiratzen saiatzen naiz, sentitzen eta pentsatzen. Pianoa, inprobisazioa, musika emozioen gune eragingarri gisa, babeslekua da niretzat, gozagarri bat, baina baita pizgarri bat ere, bultzada bat. Kontzertu txiki honetako bi piezen bidez guztiekin partekatu nahi dut sorkuntzaren unibertso hori, gogoetarako eta emoziorako leku bihurtu nahian".

Iñaki Salvadorrek bi piezatako kontzertua eskainiko du Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 11n 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
IÑAKI SALVADOR
Iñaki Salvadorek, inoizko euskal jazz musikaririk onenetako batek, Thelonius Monk handiari gorazarre egingo dio, pianista mit... (gehiago irakurri)
IÑAKI SALVADOR
Salvador eta Delgado jazzaren munduan eta musika klasikoan, hurrenez hurren, aski ezagunak diren pianojole iaioak dira, eta B... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak bultzatu duen 'Ipuinaren Ordua' online ipuin-kontaketa saioak atseden hartuko du ekainean uztailean berriz ... (gehiago irakurri)
Martxoaren 30ean hasita, Ipuinaren Ordua Zikloa eskaintzen ari da Donostia Kultura. Lur Kortak eta bere taldeak bultzatutako ... (gehiago irakurri)
Martxoaren 30ean hasita, Ipuinaren Ordua Zikloa eskaintzen ari da Donostia Kultura. Lur Kortak eta bere taldeak bultzatutako ... (gehiago irakurri)
Martxoaren 30ean hasita, Ipuinaren Ordua Zikloa eskaintzen ari da Donostia Kultura. Lur Kortak eta bere taldeak bultzatutako ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago