MUSIKA

BILBO HIRIA IRRATIAREN PROGRAMAZIO BERRIAREN AURKEZPENA
BILBO HIRIA IRRATIAREN PROGRAMAZIO BERRIAREN AURKEZPENA
Aurkezpen ekitaldiakBilbo Hiria irratiaren programazio berriaren aurkezpena
Eguna/Ordua
2015/11/25
asteazkena
19:00

Bilbo Hiria irratiak bere programazio edo parrilla berria aurkeztuko du egun honetan. Publikoarentzat irekia izango den topaketan, irrati saio guztietako ordezkariak izango dira, nork berea labur-labur aurkezten, eta lau irrati saio berri aurkeztuko dira. Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Zuzeneko musika eta jan-edanak ez dira faltako.

Lau irrati saio berri aurkeztuko ditu Zenbat Gara elkarteak sustatutako irratiak: De mica en mica s’ompla la pica, Bilboko katalanek euren hizkuntzan egindako saioa; Hizpidea magazina, Gasteizko Hala Bedi irratiarekin egiten dugun informazio orokorreko saioa, Iñigo Sendinok teknologia berriei buruz egiten duen Sarean zehar saioa eta, azkenik, datozen egunotan aireratzen hasiko dugun Zientzialari saioa, EHUrekin batera ekoitzitakoa. Saio bakoitzaren atzean nor dagoen ikusi ahal izango dugu, guztiak ordezkatuta egongo baitira biharko ekitaldian. Kolaboratzaileak ere ez dira faltako, Bilbo Hiriaren saiootan ohiko kolaboratzaile izaten direnetako batzuk ere hurbilduko baitira hitzordura. Azken finean, ekitaldiaren helburuetako bat irratia osatzen dutenen eta entzuleen arteko harremana bertatik bertara bultzatzea izango da. 11ispilu saioa egiten duen Rafa Ruedak abesti batzuk joko ditu eta, ondoren, zizka-mizka batzuk hartuta, plazer duenak Anje Duhalderen Lagun Artean Kantari saioaz gozatu ahal izango du.

Bilbo Hiria irratiko ekoizpenak diren eta egun asteko programazioa osatzen duten 17 saioak honakoak dira: Artayorran, Berbaz, De mica en mica s'omple la pica, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Hizpidea (Hala Bedirekin batera), Ibaizabal Magazina (Arrosa Sarearekin), Kingston Hiria, PIK-NIK, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, Sarean zehar eta Zientzialari. Informazio gehiago bilbohiria.eus webgunean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago