Bengok kontzertua emango du Intxaurrondo Aretoan Ilargirekin batera.
Bengo
Bengo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikaria dago. Musikalki genero urbanoan kokatzen da, eta, kantatzeaz gain, break dantzaria ere bada.
2021ean 4 Taupada bere lehen EP-a kaleratu zuen, eta 2022an hainbat abesti argitaratu zituen plataforma digitaletan.
2023aren hasieran plazaratu zuen Bizirik, bere lehen diskoa, zortzi abestiz osatua. Lan hau aurrekoa baino anitzagoa da, eta argitaratu ondoren, Bizirik Birarekin Euskadiko hainbat jaialdi, antzoki eta txokotan aritu zen zuzenean.
2024ko azaroan argia ikusi zuen Belharra bere bigarren diskoak. Beste behin singlearekin Top Gaztea zerrendako lehen postura iritsi zen, eta 2025ean Belharra Tour birarekin ikusi dugu zuzenekoak eskaintzen. 2026an hainbat abesti berri kaleratuko ditu, eta taldearekin zuzenekoak eskaintzen jarraituko du.
Aitor Bengoetxea (ahotsa), Ekaitz Guridi (gitarra), Iker Gama (bateria).
Ilargi
Ilargi (Lezo, 2000) abeslari eta sortzailea da. Txikitatik arte eszenikoekiko pasio handiz bizi izan da, eta horregatik, Arte Dramatikoko ikasketak amaitzen ari da Dantzertin. 2021ean, AME Estudioan grabatutako bere lehen diskoa argitaratu zuen, Iker Laurobak lagunduta; pop eta pop rock estiloko lana izan zen. Disko horri esker, hainbat kontzertu eskaini ditu, batez ere akustikoak. Gaur egun, musikaren eta antzerkiaren arteko lotura ikertzea interesatzen zaio, eta hori landu du bigarren diskoko abestietan. Diskoa Pablo Novoak moldatu du eta Haritz Harreguyk ekoitzi. Gainera, bere abestien estiloa aldatzea erabaki du, indie pop elektronikoan murgilduz.

