MUSIKA

BAFI
Bafi

Adrian Perez-ek bultzatutako Bafi proiektuaren Etxeko loturak diskoaren aurkezpena.

2025ean Donostian abiatu zuen Bafi egitasmoa Adrian Perezek bere lehengusu den Unai Pelayo Pelax musikariak oparitutako grabaketa-mahai xume batekin. Seme-alabekin jolas moduan hasi zena, disko izaera hartu du, Etxeko loturak izenburua duen lana.

Diskoa Egiako Tolare estudioan grabatua izan da 2025eko udazkenean. Euskarazko rock akustiko eta melodikoaen bidea hartzen du, hitz landu eta sakonekin. Nahasketa eta masterra Beñat Antsustegik burutu ditu.

Bakarkako proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua. Etxean eta etxekoentzat sortua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
27
Azaroa
Ostirala
Tomasene K.E.
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago