MUSIKA

AREATZA MUSIK AND BEER
Areatza Musik and Beer 2022
Areatza Musik and Beer maiatzaren 27 eta 28an izango da. Maiatzaren 27an, Blues Morning Singers, EraBatera, A Contra Blues eta Laura Cox Band izango dira. Hurrengo egunean, Northagirres, The Electric Alley, The L.A. Maybe eta The Treatment dira etortzekoak. Ostiralean zein larunbatean kontzertuak arratsaldez hasiko dira.

Nazioarteko jaialdi hau garagardoa eta musika batzeko sortu zen 2017an eta aurtengoa seigarren edizioa izango da. Aurten ere Hernaniko garagardo artisaua dastatu ahal izango da, Basqueland Brewing-en eskutik.

Kontzertuez gain, egunean zehar beste ekintza batzuk egongo dira, besteak beste, foodtruck-ak, eskualdeko produktuen maridajeak, lehiaketak eta eguna girotzeko kaleko musika formatu desberdinetan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Natalia Lacunzak ‘Operación Triunfo’ saioaren 10. edizioan parte hartu zuen, 2019an l... (gehiago irakurri)
BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago