MUSIKA

ANESTESIA - OSSO (ARROSA IRRATI SAREA)
ANESTESIA - OSSO (ARROSA SAREA)
KontzertuakAnestesia – Osso (Arrosa Sarea)
Eguna/Ordua
2015/03/07
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 6 EUR (Kafe Antzokia)

Sarrera erosiArrosa Sarearen Jardunaldiaren baitan

ANESTESIA
"Zirkulutik Espiralera" diskoaren aurkezpena
OSSO
"Paraxuta" disko berriaren aurkezpena

Arrosa Sareak antolatu duen euskal irratien IV. topaketaren karietara izango dugun kontzertu honetan  ?Anestesia taldea ikusi ahal izango dugu. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta estudioko azken lanetik 9 urte igarota, "Zirkulutik espiralera" da taldearen azken diskoaren izena.13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan grabatu dute. ?Aurkezpen gutxi behar ditu estudioko 9 lan kaleratu dituen talde mitikoak: 2 maketa ("Anestesia cerebral" eta "Moralidad"), iraupen ertaineko bat ("Toki berean") eta bost LP/CD: "Gorrotoaren ahotsa" 1993an, "Erantzun" 1995ean, "Gu" 1997an, "Ultrakomunikatzen" 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, "Terapia", 2006an.


Osso 2013an sortutako taldea da. Eraso!, Cobra eta Kokein taldeetako partaideek osatutakoa. Ostiral gauetan ke eta garagardo artean idatzitako abestiak biltzen dira “Paraxuta” euren estreinako diskoan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago