ANDREW BIRD TRIO
Andrew Bird Trio
Andrew Bird Trio

Andrew Bird (ahotsa, bibolina), Ted Poor (bateria), Alan Hampton (baxua)

Andrew Bird, abeslari, konpositore eta multinstrumentista estatubatuarra, ezaguna da biolinean erakusten duen maisutasunagatik, bere txistu-hotsagatik, eta folka, Jazza, indiea eta musika klasikoa bezalako generoak uztartzeko duen gaitasunagatik. Bere abestiek letra poetikoak eta moldaketa berritzaileak izan ohi dituzte. Bere musikak sofistikazio teknikoa eta Ipar Amerikako eta Europako tradizio folklorikoa konbinatzen ditu. Hala, sentsibilitate handia transmititzen duten disko erakargarriak dira bereak, erraz entzutekoak.

60. Jazzaldian Birdek bere Sunday Morning Put-On (2024) diskoa aurkeztuko du: aurretik egin duen beste edozein lanetik aldentzen den hau bidaia bat da denboran zehar, bizitza osoan maitatu duen musikara itzultzeko, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetako Jazzera eta klasiko eta estandarren kantutegi iparramerikarrera. Atal erritmiko magistral batek lagunduta, Ted Poor baterian eta Alan Hampton baxuan, Birdek bere egin eta sakon eraldatzen ditu bere musikan eragin sakona izan duten musikari gailenen pieza bikainak, tartean hauenak: Cole Porter, Duke Ellington, Lerner & Loewe, Richard Rodgers & Lorenz Hart... Bere hitzetan: ?XX. mendearen erdialdera arteko Jazzaren garai jakin batekiko nire maitasuna etengabea izan da, nahiz eta nire lanak aldaketa asko izan, eta gehiena ez da Jazza. Bere liluraren pean egon nintzen garai hartatik zerbait urrundu nintzen, eta berriro murgildu nahi izan nuen.?

Bere sormenak mugarik ez duela eta, bere teknika bikainean oinarrituta, soinu pertsonal eta antzemangarria mantenduz generoak uztartu eta moldakorra izan daitekeela erakusten bi hamarkada baino gehiago daramatzan musikari hau ikusteko aukera paregabea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
MUTXAMEL BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BARCELONA
Aiora Renteriaren ahotsa, euskal musikaren historiako abeslaririk onenetakoa, izan du... (gehiago irakurri)
BASAURI
Garik lau hamarkadetan sortutako errepertorioaren harribitxiak bildu ditu. Orduan Her... (gehiago irakurri)
BILBAO DURANGO
Milioika disko saldu ditu Raphael-ek (Linares, 1947), espainierazko balada erromanti... (gehiago irakurri)
CHICLANA DE LA FRONTERA MARBELLA BILBAO
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Larunbata
Kursaal
18:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago