AMINA CLAUDINE MYERS + BEN LAMAR GAY
Amina Claudine Myers + Ben LaMar Gay

Otsailaren 24ko oharra: Ben LaMar Gay abeslari eta multinstrumentista estatubatuarrak Kurt Elling ordezkatuko du.

AMINA CLAUDINE MYERS: GENERATIONS 4

Amina Claudine Myers piano-jolea da, organista, kantaria, musikagilea, antzezlea eta hezitzailea, hamarkadetan musika egiten aritua.

Oso umetan hasi zen piano lezioak jasotzen, eta ondoren elizako abesbatzetan, gospel eta rhythm and bluesa kantatzen eta jotzen. Myers Artea eta Musika Heziketan lizentziatu zen Arkansasko Philander Smith Collegen.

Ondoren, Chicagora lekualdatu zen, eta hainbat urtez lan egin zuen han bertako ikastetxe publiko bateko irakaslea lanetan; 1966an, bertan hain zuzen, AACM Association for the Advancement of Creative Musiciansko kide bihurtu zen.

Aminak 11 disko argitaratu ditu bere izenean, kolaborazio ugari egin ditu, antzezlanetarako konposatu du, abesbatzak eta orkestrak zuzendu ditu, eta irakasle izan da... Bere ibilbide luzean, hainbat artistarekin aritu da lanean, hala nola Archie Shepp, Charlie Haden's Liberation Orchestra, James Blood Ulmer, Lester Bowie, Bob Stewart, Joey Baron, Gene Ammons, Sonny Stitt, Muhal Richard Abrams, Bill Laswell, Eddie Harris, Von Freeman, Anthony Braxton, Henry Threadgill, Frank Lowe, Rahsaan Roland Kirk...

Egun, Amina New Yorken bizi da, eta bertan dihardu irakasle. Bere emanaldietan, 50eko hamarkadako gospel talde beltzak ekartzen ditu gogora.

BEN LAMAR GAY

Ben LaMar Gay (korneta, sintetizadoreak, ahotsa), Ayanna Woods (sintetizadoreak, ahotsa), Will Faber (gitarra, ahotsa), Matt Davis (tuba, ahotsa), Tommaso Moretti (bateria)

Ez dago Ben LaMar Gayren musika mugatzen duen genero musikalik; bakana eta berezia da eta, hala ere, estilo anitzen eragina jasotzen du: abangoardiako Jazza, bluesa, indie rocka, R&Ba, hip-hopa, bossa nova, elektronikoa, funka... Etiketek eta genero musikalek markatutako mugetatik harantz dagoen musika da, esperimentazioz eta abangoardiaz betetako musika, baita sustraiez eta folkloreaz ere. Bere jaioterri Chicagotik abiatuta, planeta osoa barnean hartzen duen musika, Brasil, Alemania, Frantzia, Nigeria, Italia, Polonia... eta beste hainbat lekutatik eraginak jasotzen dituena.

Ben LaMar Gay Chicagoko hegoaldean hazi zen eta A.A.C.M. (Association for the Advancement of Creative Musicians) itzal handiko elkarteko kide zela trebatu zen kornetaren ikaskuntzan. Instrumentu horrez gain, tronpeta jotzen du, eta konpositorea, produktorea eta hezitzailea da. Eszenatokiaren gainean abestu, errezitatu, inprobisatu, eta teklatuak eta sintetizadoreak ere jotzen ditu.

Bere disko batzuk ?Open Arms to Open Us (2021), Grapes (2018) edo Downtown Castles Can Never Block The Sun (2018)? soinuzko paisaiez, collage elektro akustikoez eratuak daude, eta puzzleak osatzen dituzte, non piezek, bakoitza desberdina izanik, irudi bateratu bat osatzen duten kontzeptualki. Disko hunkigarriak, energetikoak, pizgarriak, aldarrikatzaileak, hipnotikoak, ezinbestekoak, bizigarriak, freskoak, iradokitzaileak eta testurez beteak.

Ben LaMar Gay transgresore irudikor bat da, bere bizi-esperientziak bere musikan islatzen dituena: bere haurtzaroko udaldiek, bere izebaren landetxean, Alabaman, markatu egin zuten, baita erakutsi ere erritmoak gure sustraiekin lotzen gaituela; bere bizitza Chicagon, bere prestakuntza jaso zuen hirian; eman zituen hiru urteak Brasilen; bere kolaborazioak Makaya McCraven, Celso Fonseca edo Jaimie Branchekin, lankidetzan aritu den artistetako batzuk bakarrik aipatzearren... Beretzat, belaunaldien arteko mezu bat da musika, erritmoaren bidez transmititu eta oroitzapenak bizirik mantentzen dituena, orainarekin konektatzen gaituena eta etorkizunera proiektatzen dena, munduan dugun lekua ulertzeko giltza.

 

BALDINTZAK ETA COVID 19 BABES NEURRIAK


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Trinitate Plaza
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago