MUSIKA
Testua: Azkuna Zentroa

ALONDRA BENTLEY
Resolutions
Alondra Bentley - Azkuna Zentroa Bilbao
2016-06-13
Alondra Bentley 'Resolutions' aurkezten ari da, bere musika-karreran atal berria irekitzen duen lana. Bere abestiak generoen (pop-a, rocka, folka...) eta nazionalitateen gainetik daude. Agertokian, aingerutar presentzia du, sakontasunez, emozioz eta umorez beterikoa.

2009an argitaratutako ‘Ashfield Avenue’ debuteko diskoa espainiar musika independentearen errebelazioetako bat izan zen. Hiru urte geroago ‘Bentley Sings For Children, It’s Holiday’s’ etorri zen, 0 eta 100 urte bitarteko haurrei zuzendutako kantu bilduma, eta ‘The Garden Room’, soiny dotore, aberats eta organikoz hornitutako disko dotore eta epela.

Orain, ‘Resolutions’ aurkeztu du, melodia magikoekin batera, espiritu garaikideko testura garaikideak gehitzen dituen diskoa. Doinuetan hari-moldaketa inpresionistak, sintetizadoreak, ahots-’loop’ak eta multzoari sendotasuna eta mamia ematen dion taldea ageri dira. Testuetan, berriz, ametsak, oroitzapenak eta  inguratzen gaituen munduaz Alondrak duen ikuskera nagusitzen dira.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
RESOLUTIONS
Alondra Bentley 'Resolutions' aurkezten ari da, bere musika-karreran atal berria irekitzen duen lana. Bere abestiak generoen ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago