MUSIKA

Ai D? Project + Musikene

Schubertiadak abiapuntutzat hartuta –hots, Vienako etxe batzuetan antolatzen ziren beilaldi informalak, non Franz Schuberten musika jotzen, poesia irakurtzen eta dantzan egiten baitzen–, Ai D? Project dantza konpainiak, Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, dantza garaikideko pieza bat sortu du sei dantzarirentzat, konpositore austriarraren figuraren eta errepertorioaren inguruan.

Kontzertuaren lehen zatian, Musikeneko Septeto Kaiserin-ek Beethovenen Zazpikotea joko du. Kontzertuko bigarren zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Araquistain-ek eta Jesús Cuesta-k, Mari Tere Balerdi gonbidatuarekin batera, Schubert konposagilearen 6 pieza labur joko dituzte. Bigarren zati honetan, Ai D? Project dantza konpaniak emaldirako sortutako koreografia eskainiko du musikariekin batera.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago