MUSIKA

ACT FESTIVAL 2014
ACT FESTIVAL 2014

Eguna/Ordua
2014/06/05
osteguna
22:00

Sarrera: 8EUR (Kafe Antzokia)
Bonoa: 12EUR (Pabellón nº6, Kafe Antzokia, La Merced Kafetegia, Bizkaiko Antzerki Ikastegian)

MAuMA ELKARTEA "Elkarrekin#Bakarrik" Bilbao
LASALA "Hooked" Donosti
EMMA BERENTSEN "My mother is not always my mother" The Netherlands/UK
LOWRI JENKINS "The Invisible City" UK/BARCELONA

ACT Festivalak, Bilbo eta Barakaldon ekainaren 2tik 7ra izango den lan laburren nazioarteko antzerkialdiak, hamaikagarren edizioa ospatuko du aurten, bertan eta nazioartean sarituak izan diren konpainia anitz eta kalitate handiko makina bat ikuskizun aurkeztuz. ACT, formatu motzeko eszena garaikidera hurbiltzeko aitzakia ezin hobea da.

MAuMA ELKARTEA. "Elkarrekin#Bakarrik". Bilbao
30 min.

Interneta erabat barneratu dugu gure egunerokotasun garaikidean eta, horrekin batera, pertsonen arteko harreman eredu berri bat: #Bakarrik gaudela #Elkarrekin egoteko aukera. #Elkarrekin gaudela #Bakarrik geratzeko abagunea.

Teknologia berrien erabiltzaile batek modus operandi bitxi honen gorabeherak erakutsiko ditu oholtza gainean: #ElkarrekinBakarrik arituko da, bideokonferentzia bidez, atzerrian dauden kideekin eta, gizarte sareen eta mugikorraren bidez, ikusleekin solastatuko da.

#ElkarrekinBakarrik komunikatzea errazagoa egiten baitzaigu. #ElkarrekinBakarrik egotea erosoa da… Eroa oso.

LASALA. "Hooked". Donosti
12 min.

HOOKED lanak gizabanakoek besteekiko lotura afektiboak izateko duten beharrizan etengabea eta haren ondorioak islatzen ditu.

EMMA BERENTSEN. "My mother is not always my mother". The Netherlands/UK
30 min.

Artista eta haren ama maniako depresiboaren arteko harremanari buruzko performance dokumentala. Amak bezala burua galtzeko beldurra eta ama alaben arteko maitasunaren inguruan sortua.

LOWRI JENKINS. "The Invisible City". UK/BARCELONA
30 min.

Bakardadeaz, partaidetasunaz eta hiri-isolamenduaz ari den antzezkizun "suspergarri eta surreala" aktore batek (Lowri Jenkins) eta musikari batek (Mat Martin) jokatua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Nekaezina. Bizkaiko boskotea benetako instituzio eta erreferentzia bihurtu da musikar... (gehiago irakurri)
BILBAO
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
BILBAO
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Txaikovskiren 5. Sinfonia eta C. Saint Saënsen D... (gehiago irakurri)
TOLOSA
Zahara (María Zahara Gordillo, Jaen, 1983) berri ona izan zen espainierazko pop-rocka... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kon... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago