MUSIKA

XABI ABURRUZAGA
XABI ABURRUZAGA
Xabi Aburruzagaren “Aurrez Aurre” diska2021eko maiatzaren 15ean emandako kontzertuan grabatu da Bilboko Campos Antzokian. Bere seigarren diska da eta estreinakoa zuzenean. Hogei urteko musika ibilbidearen lekukotza da, abesti zaharrei egindako moldaketa berriak dakartza, amestutako musika festa erraldoia zuzenekoan antolatzea, amestutako taldekideekin taula gainera igotzea, amestutako laguntzailegonbidatuekin big-band-a sortzea.
Kontzeptuaren emaitza da hamazazpi abestietan zehar entzungo dena zoriontasunaren aldaria kantu bilakatuta. Kantu bakoitzaren soinu-leherketa biribila da urteetako jardun eta jakinduriak emandakoa. Inplosiboa barrurako, eta kanporako aurrez aurre lehertutako hamazazpi abestien soinuuhinekin entzulea harrapatzeko xedea du, eta baita egilea bera ere. Sentimendu handiarekin uztartu ditu euskal folka kanpoko sen eta estimuluekin. Disko guztiekin izan du Xabi Aburruzagak bere musika mundura zabaltzeko ideia.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago