MUSIKA
Testua: syntorama.com

UR BERRI, URTE BERRI
Ur berri, urte berri
“Ur Berri, Urte Berri”, Bixente Martinezen (Igelaren Banda, Izukaitz, Oskorri e Hiru Truku) proiektua, lehen aldiz oholtzetara iritsiko da hurrengo ostiralean, azaroaren 30ean. Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak, Elkar-ek argitaratu berri duenizen berezo diskoan parte hartu duten musikari zein abeslariak bilduko ditu oholtza berean.
Kontzertuak, zehazki, Izaro, Maddi Oihenart, Mikel Urdangarin, Maite Larburu eta Natxo de Feliperen ahotsak izango ditu eta abestiak girotzen Igelaren Bandako kideak egongo dira, hau da, Hasier Oleaga baterian, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarrarekin, Xabier Zeberio bibolina eta nyckelharpa eta Julen Izarraren saxoekin batera. Donostian, abenduaren 22an ospatuko den konztertuarekin batera, ikuskizun hain berezi honetaz gozatzeko aukera bakarra izango da.

“Ur Berri, Urte Berri” proiektuak, Gabonetako abesti tradizional, baina era berean, ezezagunak diren kantuen errepasoa da. “Gaur egun oraindik ere Nafarroan oso bizirik dagoen oihtura baten kasua da. Gazteen koadrillek Urte Zaharrean urteko lehen ura hartzen dute eta etxez etxe eramaten dute urte berriari begira desiorik onenekin batera”, dio Bixente Martinezek.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago