MUSIKA

ULTIMATE PAINTING - ARIES
ULTIMATE PAINTING - ARIES
KontzertuakUltimate Painting – Aries
Eguna/Ordua
2016/07/02
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 EUR (Kafe Antzokia, Ticketea, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegia: 15 EUR

Sarrera erosi

ULTIMATE PAINTING
Azkenean ikusi ahal izango dugu Bilbon Ultimate Painting, James Hoare (Veronica Falls) eta Jack Cooper-ek (Mazes) gidatutako taldea. Beraien estiloak Velvet Underground, Feelies, Parquet Courts, Television, The Kinks, Pavement edo The Bats ekartzen dizkigu gogora. Ultimate Painting 2014ko udan agertu zen talde moduan guztiz osatua eta argitu egin gintuzten, Chicagoko Trobule in Mind zigiluak argitaratuko (Mikal Cronin, Jacco Gardner, Fuzz) beraien izen bereko debuteko diskoarekin. Kritikariek eta entzuleek txalotua, dotorea, ameslaria eta euforia lasaikoa den disko honi Ray Daviesen landatar erromantizismoa dario, New Yorkeko hirurogei hamarkadako lehen urtetako kosmopolitismo apainaz nahastua. Bere bigarren diskoa, oraingo honetan Mazes taldeko bateria den Neil Robinson partxeetan, Jamesen estudioan grabatu zen Londres iparraldeko Green Lanes-en. Hazbeteko zinta batean grabatua, Green Lanes izeneko disko berriak lehen LParekin sortu zuten eredua biribiltzen du.

ARIES
Adieu Or Die da Isabel Fernandez Reviriego bizkaitarraren, Charades eta Electrobikinis taldeetako kide ohiaren, hirugarren eta azken diskoa. Estatubatuar K records prestigiozkoak eta La Castanya zigiluek argitaratua, bere hamar kantetan 1960. hamarkadan jatorria duten doinuak, Brian Wilsonen eta Mendebaldeko Kostako doinu psikodelikoen oihartzunak eta epeltasun handiko eraikuntza elektronikoak biltzen dituen nahasketa indartsuak aurki ditzakegu, Brian Eno eta Panda Bear gogora ekarri ditzaketen txangoekin batera. Itxurakerian inoiz erori gabe, baina arin eta xehean mugitzen jakinez, Ariesi, malenkonia darion arren disko alai bat atera zaio, ez baita itxurazko tristezian erortzen.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago