MUSIKA

THEE SILVER MT ZION MEMORIAL ORCHESTRA
THEE SILVER MT ZION MEMORIAL ORCHESTRA
KontzertuakThee Silver Mt Zion Memorial Orchestra
Eguna/Ordua
2014/09/27
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 EUR (Kafe Antzokia, Power Records)
Txarteldegia: 18 EUR

Sarrera erosiThee Silver Mt Zion Memorial Orchestra

Hainbeste denbora itxaron ondoren azkenean Thee Silver Mt Zion taldea Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Momentu honetan munduan musika alternatiboaren eszenan dagoen talderik esanguratsuenetarikoa da. Kanadako taldea  euren 6. diskoa, “Fuck Off Get Free We Pour Light on Everything”, aurkeztera datoz. Taldekideen artean Godspeed You! Black Emperor taldeko zenbait kide aurkitzen dira.

Rock musika haratago eramateko gaitasuna dute, punk eta folk doinuak modu berezian jorratuz. Beraien zuzenekoak ikusgarriak dira, publikoa eta taldeak ezinbestean konektatzen dute.

Lan berri honetan kitarra zorrotzak, soka indartsuak, danbor doinu biziak eta energiaz beteriko giroak aurkitzen ditugu. Maitasuna kontzeptu moduan erabili dute disko honetako abestiak osatzeko. Kontzertu berezia, agendan gorriz apuntatzekoa.

Thierry Amar: baxua, kontrabaxua, pianoa, ahotsa
Efrim Menuck: kitarra, melotroia, ahotsa
Jessica Moss: biolina, pianoa, ahotsa
Sophie Trudeau: biolina, pianoi, ahotsa
David Payant: bateria, organoi, ahotsa


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago