Agian izango da 70. hamarkadako Londresera musikaren bidez bidaiatzeak sorrarazten duen liluragatik. Edo, agian, James Wing, Tom Wing, Luke Evans eta Brendan Monaham musikariek osatzen duten taldearen kalitate apartarengatik. Edonola ere, The Roves ezusteko gozoa izan da azken urteotan musika eszenan.
Britainiar talde honen lehen bi disko luzeek argi uzten dute, klasikoa izan arren, freskotasuna darion proiektu honen heldutasuna. Zuzenean ikusi eta entzutea ideia ona izango da beti.