MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

TCHEKA
Boka kafé
MUSIKAIRE
TCHEKA (Musikaire)
‘Boka kafé’ da Tchekaren bosgarren lana. World music-aren ikur, talde honen kantu organikoek Cabo Verdetik abiatu (batuku, funaná, finason, tabanka, morna, coladera…), folklore eta sentiberatasunaren itsasoak zeharkatu eta Afrika, Brasil zein musika garaikideen eraginak batzen dituzte.
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.

Eta zerbitzaten da aire irekian – udako gaugiro sorginetan – Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.

Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.

Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
BOKA KAFÉ
‘Boka kafé’ da Tchekaren bosgarren lana. World music-aren ikur, talde honen kantu organikoek Cabo Verdetik abiatu (batuku, fu... (gehiago irakurri)
Konpositorea, poeta aparta, rock urbanoa zein folklorea tarteko dituen erregistro zab... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA
BLUENIGHT
Alaitasuna du bereizgarri jazza, ragtime-a, swing-a eta dixie-a inspirazio-iturritzat izan duen Sevillako taldearen erreperto... (gehiago irakurri)
Sorginkeriari buruzko erreferentziak testuetan, panderoa eta dantza. Hori da Neomak t... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ
Euskal musika, latina eta jazza bat egiten ditu Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak. Musika-bidaia koloretsua, Imanol Iribarre... (gehiago irakurri)
NOCTURNE
David Waltersek ukitu garaikidea ematen die remixetan folk sustraiari, dantzarako egokitzen duten egitura sintetikoak txertat... (gehiago irakurri)
Kulturak udan ilargia maite du, eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago