MUSIKA

STILL RIVER - JULIAN MAESO BAND
STILL RIVER - JULIAN MAESO BAND
KontzertuakStill River – Julian Maeso Band
Eguna/Ordua
2016/01/30
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 EUR

Sarrera erosi

?STILL RIVER
?”Wood & Wire” disko berriaren aurkezpena
JULIAN MAESO BAND?
Still River Leioa eta Getxoko bandak sustrai amerikarren musika egiten du (American Roots Music); country, soul, blues, grunge, folk… eraginak dituen rocka.  “Wood & Wire” da bere bigarren diskoa, eta Kaki Arkarazok grabatu eta nahastu du Andoaingo Garate Studiosen. Luxuzko gonbidatuak ere izan dituzte: Alain Sancho, Javier Perez Rouco, Juanan Diez, eta Mora Silva (Travellin' Brothers Big Band), Christelle Diane Noussa (Bilboko Gospel Abesbatzako solista), Julian Maeso (Sony Music), eta Marcos Coll (Gaztelupeko Hotsak).

Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. "One Way Ticket To Saturn" deitzen da bere lan berria. Izen handiko musikariak funk musika barneratuta dauka eta handik abiatuta 70eko hamarkadako rock musikara hurbiltzen da. Kantu berrietan rock, country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu. Aurkezpen kontzertu berezia izango da egun honetakoa, non Maesok talde oso bat izango duen lagun. Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko kontzertua.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago