MUSIKA

SKASTI + 2ZIO
SKASTI - 2ZIO
KontzertuakSkasti – 2zio
Eguna/Ordua
2015/10/15
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)

 Sarrera erosi

 

 

SKASTI
Zarauztar talde honen sorreratik aurten 10 urte betetzen direnean, lan eta kanpaina sendoa aurkeztuko du Skastik. Aguxtin Alkhat-ena bezala, pasa den urtean Elkar Estudioan antolatutako saioetatik atera da honako proiektua eta, biak estilo ezberdinetan gizarteratzen diren arren, elkarren artean amankomuneko eremu bat konpartitzen dute, batak zein besteak kantuak erabiltzen baitituzte mezu askatzaileak eta aldarrikatzaileak jaurtikitzeko, eguzkiaren erreinuetan barna askatasunaren ostertzerantz nabigatzen duten belaontzi dotoreak bailiran. Skastik indarra erakusten du erritmoan, erakargarritasun aparta melodietan eta erabakikortasuna ahotsaren tratamenduan.

2ZIO
Ziburun (Lapurdin) sortuak Jok, Odeik eta Gorkak osatzen dute 2ZIO taldea. Duela urte batzuk hasi ziren hitzak idazten. 2009an Jorekin batu eta hitzak musikaz janzten hasi zirelarik piztu zen musika talde bat sortzeko asmoa. Hasieran tarteka elkartzen baziren ere, 2011 inguruan hasi ziren gehiagotan elkartzen. Orduan hasi zen 2ZIOren proiektua mamitzen. Ilusioak zein rapa eta euskara uztartzeko gogoak elkartu zituen; sentitu, salatu, bizi eta maite dutenaren emaitza da 2ZIO. Irail bukaeran disko berria plazaratuko dute.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago