MUSIKA

RADIO CRIMEN - RAT ZINGER
RADIO CRIMEN - RAT ZINGER
Aste NagusiaRadio Crimen – Rat Zinger
Eguna/Ordua
2014/08/18
astelehena
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Doako sarrera

RADIOCRIMEN

Gaur egungo Bizkaiko punk eszenan guztiz nabarmentzen ari den taldea dugu Radiocrimen. Punk musika oinarri hartuta kaleko istoriak kontatzen dituzte, doinu ilun eta malenkoniatsuak dituzte hizpide. Rat-Zinger, Punk Guerrilla edota Eskorbuto bezalako taldeetan jotzen urte asko daramaten lagunak osatzen dute Radiocrimen. Taldearen buru eta abeslari Txarly Usher (Los Carniceros del Norte) da. Bilboko punk eta afterpunk giroetan izen esanguratsua da berea. Zuzeneko ikusgarria daukate. Beraien bigarren diskoa izango dena prestatzen ari dira. Kafe Antzokian emango duten kontzertuan disko berriko zenbait abestiren aurrerapena eskainiko digute.

RAT-ZINGER

2009an Bilbon sortuak, Rat-Zinger  talde ezagunetan ibilitako lagunek osatzen dute, besteak beste, Anarko, Pilt, Suzio Sistema edota Zer Bizio taldeetan aritutako musikariak. Punk estiloa hardcore doinuekin uztartzen dute, betiere rock'n'rolla oinarri gisa hartuta. Eskorbuto edo Cicatriz moduko taldeen eragina azaltzen da bere musikan eta baita Exploited eta Motörhead moduko taldeenganako duten miresmena. Hau guztia hardcore doinuekin nahastuz, Rat-Zinger taldearen soinu idartsua lortzen dugu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago