Baptiste Trotignon (pianoa, Fender Rhodes), Eric Legnini (pianoa, Fender Rhodes), Bozan Z (pianoa, Fender Rhodes), Pierre de Bethmann (pianoa, Fender Rhodes)
PianoForte 2 piano, 2 Fender Rhodes eta 4 esku pare dira. Aurrekaririk ez duen elkarraldia, sasoi betean dauden lau musikari bikainen artean. Bakoitzak, Victorie du Jazz sari banaren jabe, elkarrizketa sortzaile, dotore eta sendo bati ekingo diote. Gainera, adiskidetasun istorio bat ere denez gero, lau musikariek, bakoitzak bere estilotik, pasioak partekatzen dituzte, eta gozatu egiten dute elkarrekin jotzeak ematen duen plazeraz.
PianoForte zuzenekoan sortu zen; beren lehen kontzertua Tourcoingeko Jazzaldian izan zen, 2019an. Harrezkero, jaialdi handietan aritu dira, esaterako Marciac, La Villette, Monte-Carlo eta Hego Koreako Jarasum-en. 2024ko urrian, agertokian egiten dutena jaso eta partekatzeko asmoz, lehen diskoa grabatu eta kaleratu zuten: Pianoforte (2024).
Birtuosismoa, bikaintasuna eta konplizitatea, Jazzaren estandarrak, askotariko bertsioak eta konposizio propioak uztartzen dituen musika sortzeko; bluesa, tangoa, bossa nova, klasikoa eta, nola ez, Jazza zeharkatzen dituzten soinuekin. Zuzenekoetan, Pianoforteren kontzertuak musikaren eremuko borrokaldiak dira, non bizia hartzen duten abestiek, koruek eta erritmoek; bataila horietan, dena dardaratu eta mugitzen da, dena blaitzen da distiraz, eta pieza bakoitzak edertasun handiz hartzen du bere lekua.