MUSIKA

PATAX
Patax

Jorge Pérez (zuzendaritza artistikoa, konposizioa, perkusioa), Aurora García (ahotsa), Sara Sánchez (dantza), Daniel Morales (bateria), Santiago Greco (baxua), Raúl Venegas (gitarra elektrikoa), Roberto Pacheco (tronboia), Jorge Vera (teklatuak)

Flamenkoa, saltsa, folklore afrokubatarra, funka, Jazza, soula eta hiphopa nahastuta, erabateko zuzenekoak eskaintzen ditu Pataxek.

Talde honek gehienbat fusioaren maisu ?bakoitza bere estiloan? izandako artista eta talde handiengandik jasotzen ditu eraginak: Weather Report, Chick Corea Elektric Band, Frank Zappa, Herbie Hancock, Irakere, Wayne Shorter, Miles Davis, Paco de Lucía... Horri guztiari errezeta magiko honen funtsezko osagaia gehitzen zaio: flamenkoaren eta floklore afrokubatarraren arteko uztartzea.

Bere azken lana, Us (2023), publikoarekin zuzen-zuzenekoan grabatutako pieza originalen bilduma harrigarria, erakusgarri bikaina da agertokietan talde madrildar honi darion energiaz, kalitateaz eta birtuosismoaz jabetzeko. Izan ere, bere indar agortezinarekin, jazz-fusio-afrokubatar-flamenko-funk kontzeptuaren aitzindaritzan jarraitzen du Pataxek. Gozatu festaz!!!


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Ikuskizunaren datak
27
Uztaila
Igandea
Frigo Gunea
19:30 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago