MUSIKA

NØGEN: 10. URTEURRENA
Nøgen: 10. urteurrena

Ane Negueruela (ahotsa), Jokin Guilisagasti (bateria), Markel Idigoras (ukelelea, ahotsa), Alex Irazusta (gitarra), Olatz Cuevas (baxua)

Donostiako Nøgen boskoteak 10 urte bete ditu 2026. urtean, eta, ospatzeko, abestirik ezagunenen errepasoa egingo du. Abesti horietako batzuk himnoak dira taldearen zaleentzat: Nora, Ez Da Ondo Aterako, Enarak, Gertu, Oxigenoa...

Nøgen 2016. urtean hasi zen abestiak egiten, eta hiru disko argitaratu ditu orain arte: Liv Til Døden (2018), Under Alt (2020) eta Åben Cirkel (2023). Gainera, kontzertuak eskaini dituzte areto eta jaialdi handi eta txikietan, Estatu osoan eta zenbait herrialdetan, hala nola Japonian, Korean, Finlandian eta Kuban.

Taldearen izenak biluzi esan nahi du danieraz, eta taldeak hasieratik izan duen asmoa laburbiltzen du: zintzo, ireki, hurbil, artifiziorik gabe eta sakonki gizatiar sentitzen diren abestiak eskaintzea.

Taldearen soinua Mumford & Sons, Of Monsters and Men eta La M.O.D.A. taldeenarekin parekatu da. Letrak, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz, denboraren joanari, giza harremanei, identitateari eta memoriari buruzkoak dira. Folkaren, indiearen eta poparen artean dabil Nøgen, eta ahots-harmonia landuak, erritmo markatuak eta batzuetan malenkoniara eta intimitatera jotzen duten eta beste batzuetan, berriz, gazte-bizitasuneko pilulak eta askatzen gaituen eta dantzara bultzatzen gaituen bizitzaren ospakizun bat diren melodiak eskaintzen ditu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Janus Lester da 2022tik Jokin Pinatxo (Bera) kantariaren alter egoa. Gustu ona, sents... (gehiago irakurri)
ERMUA BILBAO
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
25
Uztaila
Larunbata
Keler Gunea
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago