MUSIKA
Testua: San Agustin Kulturgunea Azpeitia

ANIER + MAD MUASEL
Anier + Mad Muasel
Hip Hopera kasualitatez heldu zela aitortzen du Anierrek, baina orain zaila izango omen da mugimendu urbanoak Anier albo batera uztea, Bartzelonako rap abeslaria zarata, indarra eta grina ematen ari baita. Anierrek inork baino hobeto babesten du atsekabe emozionala, konfusio zintzoa eta basatia. Bere hitza ez da ezkutatzen, salatu egiten da. Esaldi zuzen eta motzetan, sentimendu pertsonalak eta sakonak barnebiltzen ditu. Anierrek 'Fuego a tregua', 'Carnaza', 'Naugrafos' eta 'Oasis' abestiak kaleratu ditu besteak beste; eta, hiru urtetan milaka bisita izan dituzte bere bideoklipek. 'Mad Muasel', berriz, Bilbon jaiotako dancehall musikaria da. 2008an hasi zen 'Novato'rekin batera. Orduan sintetizagailuarekin soilik ibiltzen zen, baina laster batean abesteari ekin zion. Orduz geroztik ehundaka eszenatoki zapaldu eta milaka hanka jarri ditu dantzan. 2010ean 'Ohlala' lehen bakarkako diska argitaratu zuen. Sarrerak: https://www.kulturaz.eus/agenda/kontzertua-anier-mad-muasel

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago