MUSIKA
Testua: Kmon

MUSIKA INDUSTRIAREN ELKARTEA (MIE)
Udako programazioetan zuzeneko musikaren aldeko babesa eskatu du Musika Industriaren Elkarteak.
2021-04-14
MIEk bat egin du Euskal Herriko musika-sektorearen ordezkari diren Kultura Live, Musikagileak eta Musikari elkartekin, udako jaialdietan zuzeneko musika programa dezaten eskatzeko euskal udalei, betiere osasun baldintza egokietan.

Hiru elkarteek bat egin duten zuzeneko musikaren aldeko neurriak hart ditzaten eskatzeko euskal udal nagusiei eta Eudel-i (Euskal Udalen Elkartea)  “aukera desberdinak aztertzeko kultur jarduerak bertan behera gera ez daitezen, eta kontzertuen eta zuzeneko emanaldien egutegia zehazteko datozen hilabeteetara begira”.

“Aste hauetan jakinarazi digute musika-sektorea bultzatzeko hainbat ekimen jarriko direla martxan. Arabako kultur sustatzaileen elkarte batek, esaterako, Iradier Arena egokituko du kontzertuak eta bestelako kultur jarduerak aurrera eramateko. Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak babestutako ekitaldiak izango dira, hain zuzen”, adierazi dute.

Ekimenaren bultzatzaileen ustez, “argi geratu da erakundeen artean kolaboratuz gero musika-jarduerak aurrera eraman daitezkeela. Alabaina, udalen aldetik ez dugu erantzunik jaso eta, beraz, deialdi publikoa egin dugu, udaldirako zer aurreikuspen dituzten jakin eta datozen hilabeteetarako kontzertuen programa mantentzeko modua bila dezagun elkarrekin”.

Hauxe dio hitzez hitz musika sektorearen ordezkariek igorritako agiriak:

“UDA HONETAN MUSIKA PROGRAMA!
Hilabete gutxi barru hasiko da udaldia, eta harekin batera etorriko dira festa herrikoiak, zuzeneko musikaren erakusleihorik handiena.
Musika Industriaren Elkarteak (MIE), Musikagileak, Musikari eta Kultura Live elkarteak Euskal Herriko musikaren sektorearen ordezkariak, kontzertuak ematen jarraitzea eta sektorea bizirik mantentzea du xede. 2020ko martxoaz geroztik pandemiarekin bizitzen ikasi dugu, eta aurrez aztertutako eta probatutako protokoloak ezarri ditugu kultur ekintzetan segurtasuna bermatzeko.
Kontzertuetan ez da kutsatze handiegirik egon; izan ere, sektoreak arduraz jokatu du, eta tokiak mugatzeaz gainera areto eta antzokietan segurtasun-neurri zorrotzak ezarri ditu.
Horrez gainera, Estatuan proiektu pilotuak egin ditugu, hala nola Bartzelonako Apolo Aretoko saiakera eta Madrilgo Wizink Center-eko kontzertuak. Haietan ezarritako prebentzio- eta kontrol-neurriak ere eraginkorrak izan dira.
Horregatik guztiagatik, musika-sektorearen parte garen musikari, teknikari, kulturgune, komunikazio-bulego eta sustatzaileok borrokan jarraituko dugu sektorea bizirik mantentzeko. Hain zuzen, aukera desberdinak aurreikusi ditugu agintari eskudunek har ditzaketen neurrien aurrean.
Sektoreari bultzada handia emango litzaioke tokiko erakundeek festetako programak mantendu eta plan desberdinak aurreikusiko balituzte, betiere birusaren unean uneko portaera aintzat hartuta, kontzertuak osasun-baldintza egokietan emateko. Ezinbestekoa da bertan behera utzitako kultur ekintzen hutsunea alternatiba desberdinekin betetzea, baita datozen hilabeteetarako kontzertuak eta zuzeneko ikuskizunak zehaztea ere. Modu horretan, pandemiak gehien jotako sektoreetako bat suspertzeaz gainera herritarren bizitzetan soinu-banda ezarriko da berriro”.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago